Programaren gaineko akordioaren barruan eta "proiektu berezi" atalaren baitan kokatu du Manu Aierdi ekonomia kontseilariak Ikea saltokia eraikitzeko aukera. "250 lanpostu zuzen sortuko ditu, 100 zeharka eta eraikina egiteko 500 lanpostu izanen dira", azaldu du kontseilariak. Proiektua babestu egin du Gobernuak.
Cordobilako orube batean ireki lezake Ikeak denda. Gobernua babesten duten gainerako alderdiak mesfidati dira egitasmoarekin: "Nafarroako saltoki txikiei eragin ezkorra eragin diezaieke", diote. Ohartarazi dute Ikeak ez dituela zergak Nafarroan ordainduko: "Errenta aitorpena Ikeak egoitza duen tokian eginen du".