Iruñeko Civivox sareak antolatzen dituen literatur jardunaldien bostgarren edizioa abiatuko da bihar.
Lehen saio honetan topaketa-lantegia eginen du Asisko marrazkilaria eta irudigileak ikasleekin. “Narrazioa eta irudia 30 urtez langintza honetan, eta gero eta argiago daukat kontalariak garela, marrazkilariak bainoago.”
Arratsaldean hitzaldi irekia eskainiko du 19:30etatik aurrera.
Asisko Urmeneta iruindarrak komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua. Hainbat proiektu kolektiboren sustengatzaile izan da: Napartheid, Absurde, Zazpiak Batman, H28, ZAP Art! Nazioartean saritua: Kuban (1991), Korsikan (2003), Australian (2013), Frantzian (2014). Hainbat zikilimarro eta artikuluz gain, honako komiki-album hauek argitaratu ditu : Erraondo (TT komikiak, 1991), I am Pellot, Biba Festa! (Argia 1996, Koxemari Larrearekin batera), Gartxot (Argia, 2003 Marko eta Jokin Larrearekin batera), Okatxu (Argia, 2010 Mattin Irigoien eta Adurrekin batera).