'Udaberria oparitu' kanpaina Alde Zaharreko saltokietan

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 14a

29 saltokik hartuko dute parte. Euren dendetan erosketa egiteagatik txartelak banatuko dituzte. Opariak izan ditzakete txartel horiek.

Lore bat. Horixe oparitan erosleek eraman dezaketena. Alde Zaharreko saltokietan erosketa egiteagatik txartelak banatuko dituzte Udaberria oparitu kanpainaren baitan. Txartel horietan, loreak izan ditzakete saritan. Bestela, erosketarako 200 euroko baleak eskuratuko dituzte zozketa bidez. Iruñeko Udalak eta Alde Zaharreko Elkarteak jarri dute abian beste behin udaberriko kanpaina. Bihar hasiko dira txartelak banatzen bezeroen artean.

Maiatzaren 2an eginen dute erosketarako 200 euroko balearen zozketa. Horreaz gain tablet bat ere zozketatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!