Iruñeko Etxebizitza Bulegoa zabalduko dute gaur

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 18a

Beharrean dauden familientzako bizitokiak bilatzeaz gain, etxebizitzen errolda, etxebizitza hutsak betetzeko saiakera da eta alokairuaren sustapena eginen ditu.

Doako zerbitzua eskainiko dute gaurtik aurrera kale Nagusiko 59. zenbakian. Maiatzerako jada 46 etxebizitza emanen dizkiete beharrean daudenei, eta handik aurrera ere jarraituko dute lan horretan.

Bestalde, etxebizitzen errolda gauzatuko dute; etxebizitza hutsei irtenbidea ematen ahaleginduko dira, eta alokairuaren sustapena eginen dute.

Goizez egonen da irekia eta hiru langile egonen dira bertan. Internet bidez eskuratu daiteke jada zerbitzuaren inguruko informazioa.

Pobreziaren kontrako foroko Etxebizitza mahaiarekin elkarlanean udalak hartutako konpromisoen ondorio da Etxebizitza Bulegoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!