Irudi berria izanen du Zabalguneko merkatuak. Horrekin batera, auzoan erosketak egiteko kanpaina jarri dute abian azoka horretako langileek. Zergatik ez zatoz gaur? Galdera lau haizetara zabalduko dute. Erosketak merkatuan egiteko deia da zabaldu nahi dutena. Horretarako tailer ugari, musika ikuskizunak, zozketak eta sukaldaritza ikastaro laburrak emanen dituzte.
Ekitaldi ugari merkatuan
23/04 'Ahogozatu udaberria' Euro baten truke pintxoa + edatekoa.
07/05 Eskubaloiko Errege Kopako Finalaren inguruko ekimena.
20/05 Errezeta lehiaktea. Nafarroako txerri-masaila.
21/05 Pintxo dastaketa. Juan Carlos Fernandezek eginak
04/06 Xotako jokalarien bisitak.
17/06 Bezero bakoitza lore bat da. Loreak banatuko dituzte erosleen artean.
18/06 Sukaldaritza osasungarria haurrentzat. Tailerra.
25/06 Merkatuan jai. Kontzertua, pintxo dastaketa eta ardoarena, globofexia eta gehiago.
10/09 Haurrentzako sukaldaritza tailerra.
Urriko larunbat batean. 'Udazkena ahogozatu'. Pintxoa eta edari baten dastaketa.
Azaroko larunbat batean. Erruleta azokan.
Abenduan. Haurrentzako tailerrak