Iruñerrian haur eta gazte bertso eskola berriak abiarazteko bilera irekia gaur

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 12a

Arrotxapeko Bertso Eskolako partaideak. Arg: Ze Berri?
Gaur asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan bilera irekia eginen da Guraso Elkarte guztientzat Bertsozale Elkartean, Baratzetako Zeharkalean, Arrotxapean. 
 
 

Iruñeko Alde Zaharrean, Donibanen edota Arrotxapean egin den bezala, haur eta gaztetxoentzako bertso eskola berriak zabaldu nahi dira Iruñerriko beste auzo eta herrietan ere. Orain arte egindako lanaz eta hemendik aurrera sor daitezkeen taldeez solas egiteko bilera antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. 

Saio honetara 10 urtetik gora duten neska-mitilen gurasoak daude bereziki deituta. Haiei klaseetan erabilitako material eta teknikkei buruzko informazioa eman nahi diete, zeintzu diren eskola hauek helburuak eta zer urratsak jarraitu beharko liratekeen eskola berriak martxan jartzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!