Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da deialdia, eta kaleratu eta hilabetera itxiko da. Iazko deialdiara 26 zentro publiko aurkeztu ziren.
Diru-saila aurkezten diren ikastetxe guztien artean banatuko dute, ikasle kopurua aintzat hartuta.
150 haur baino gutxiagoko Haur Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko zentroek, bai eta helduentzako Jose Maria Iribarren zentroak gehienek 675 euro jasoko dituzte. Gainontzekoek bost euro ikasleko.
Materialarentzako diru laguntzei dagokienez, Jose Maria Iribarren zentroak 840 euro jasoko ditu gehienez, bai eta 150 haur baino gutxiagoko ikastetxeek ere. Gainontzekoek, gehienez 9 euro ikasleko.