Batek daki!, Jaso ikastolako ikasleen ikuskizuna

Euskalerria Irratia 2016ko api. 12a, 08:32

Laugarren aldiz musikala aurkeztu dute Jaso ikastolako ikasleek. Ostiralean ikusgai izanen da Barañaingo Auditorioan 20:00etan.

Kantua, dantza, akrobazia eta zuzeneko musika eskainiko dute Jaso ikastolako ikasleek Batek daki! ikuskizunean. Gazteek eurek sortzen dute musikala eta euren esku izaten da prestakuntza guztia. Proiektu interesgarria dela diote irakasle eta ikasleek. Adin desberdinetako ikasleen elkarlana sustatzen du, gustatzen zaiena egiten dute eta ongi pasatzen dutela ere nabarmendu dute.

49 ikasle ariko dira musikalean parte hartzen. Imanol Janices, Edu Serna eta Irantzu Zabalza irakasleak izan dira gidari lanak egin dituztenak.

Ostiralean ikusgai izanen da lehen aldiz Barañaingo Auditorioan 20:00etan. Ondoren, Baluarten ekainaren 3an eta Donostiako Victoria Eugenia agertokian abenduaren 2an.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!