EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik, Ezkerrak eta PSNk bozkatu dute etxabeen ordenantzaren alde. UPNk kontra bozkatu du, eta kritikak jaso ditu gainontzeko formazioen partetik. Izan ere, aurreko legealdian etxabeen inguruan aurkeztu zuen ordenantzaren "oso antzekoa" da egun onartu dutena.
UPNren proposamena: aste barruan ere 02:00 arte ireki ahal izatea eta bizikidetza itunik ez egotea -itun horren arabera, lokalaren jabeek eta bizilagunek hitzartu dezakete beranduago ixtea-. Neurri horiek dira babesik jaso ez dutenak.
Beraz, erregionalisten asmoen kontra, egon egonen da, bizikidetza akordioa, eta ezarritako ordutegiak moldatu ahalko dira, bi aldeek hola onartuta.