'Jainkoaren auzia eta biktimen erronka' hitzaldia Foroa Gogoak antolatua

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 8a

Asteartean eskainiko du hitzaldia Reyes Mate ikerkuntza irakasleak. 19:30etan Gurutze Plazako Intsututuan izanen da.

Hitzaldia antolatu du Gogoa Foroak heldu den asteraterako. 'Jainkoaren auzia eta biktimen erronka' goiburuarekin Reyes Mate izanen da hizlaria. Gurutze plazako Institutuak 19:30ean izanen da.

Biktimez hitz egiten jarritakoan, ETA edo GAL datozkigu gure artean burura. Alemanian biktimez hitz egiten jarritakoan, Auschwitz etortzen zaien bezala. Filosofoek, beren aldetik, historia aipatzen dute biktimez hitz egiten jarritakoan, Joseph Conraden “ Ilunpetasunaren bihotzean” eleberrian Marlow kapitainak egiten duen modura: Kolonietako esplotazio ankerrari zor diotela beren ongizatea esaten die kapitainak bere solaskide asebeteei.

Hitz egiteko era guzti horiek izango ditut kontuan. Biktimak ez du errurik. Arrazoiz galde egin dezake, beraz, injustiziaz. Biktimak egon badaudenez, munduko gaizkiaz, errugabearen sufrimenduaz, galde egitera behartuak gaude.     

Gizaki orori dagokion galdera da. Garbi ikusi zuen Dostoievskik hura idatzi zuenean:  “Ume xalo baten malko bakarra gehiegizko prezioa da unibertsoaren harmonia ordaindu behar bada ere”. (Inkisidore Handiaren Legenda liburuan). Jainkoarentzat ere hala  da. Hortaz dihardu Joben Liburuak. Liburu dramatiko honek errugabearen mina jartzen du agerian, aitzakiarik gabe jarri ere, sakontasunez, kutsu tragiko bati uko egin gabe ia ia. Bi jarrera desberdin antzeman ditzakegu liburu horretan. Batetik, Job Jainkoari zuzentzen zaio: errugabe ikusten du bere burua eta Jainkoari aurpegiratzen dio bere gaitz guztien azken erantzukizuna. Bestetik Joben lagunak daude. Gizakiaren erantzukizunaren aldera lerratzen dute hauek galdera. Jasan ezina da kristauentzat Joben jarrera. Munduko gaizkia, horregatik, gizakiari botatzen diote bizkarrera. Gizakiaren erantzukizuna uka ezina dela aitortuz, Jainkoa errugabetzearen aldeko joera honek gaur oraindik ordaindu behar ditugun ondorioak nola ekartzen dizkigun agertzen saiatuko naiz. Errugabearen sufrimenduaren injustiziaren sakontasuna neurtzeko orduan, guztiz kontutan hartu behar dugu Joben jarreraren handitasuna.

Hizlariaz

Reyes Mate   Ikerkuntza irakasle ad honorem da, C.S.I.C-eko Filosofia Institutuan. Münstereko Wilhems-Universitätean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Doktoratua da. Filosofia Institutuko Zuzendari eta “Filosofia Holokaustoaren ondoren” proiektuko Ikertzaile Nagusi izana da. Argitara eman dituen liburuetako batzuk: Gauerdia historian Trotta, Madril, 2007. Injustiziaren Tratatua Anthropos, 2011, Bartzelona eta Alde batera utzitako harria, Trotta, 2013 Madril. El País eta El Periódico de Catalunya egunkarietan ohizko artikulugilea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!