Iruñeko Udal Batzarrak erabakia hartu du Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin kontratua luzatzea. Uztailaren 6tik azaroaren 29ra luzatu dute kontratua 111.845 euroan, orain arte bezala. Sanferminetan irteten diren bederatzi ikuskizunez gain, ekitaldi ofizialetan ere parte hartu beharko dute erraldoi eta buruhandiek. Horiek, gehienak, urteko bigarren hiruhilekoan izanen dira.
Kontratu horren bidez erraldoi eta buruhandien itxura berritzea ahalbidetuko da. Ohiko mantentze lanak egiteaz gainera Errege europarrari moldaketa gehiago eginen zaizkio. Guztira Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsak 8 erraldoi, 5 buruhandi, 6 kiliki eta 6 zaldiko ditu. 1860 eta 1941 urteen artean egindakoak dira.