Aranzadi eta Ezkerra ez dira egon Udalak Aralarko Aingeruari egindako harrera ekitaldian

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 6a

Alkateak hartu zuen atzo udaletxean Aralarko Aingerua beste alderdietako zinegotziekin batera. Ez ziren tartean Aranzadikoak eta Izquierda-Ezkerrakoak.

Arratsaldean iritsi zen atzo Aralarko Aingerua Iruñeko Udaletxera. 17:30ak pasa ziren udaletxeko ateak zeharkatu zituenean Mikel Garciandia Aralarko santutegiko kapilauarekin. Bertan ziren, udaletxeko atean Joseba Asiron alkatea eta gainerako alderdietako zinegotziak. Ez denak ordea, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerrakoak ez ziren izan harrera ekitaldi horretan.

San Fermin abesbatzaren kantuekin egin zuen udaletxean barnako ibilbidea Aralarko Aingeruak. Atalondotik Harrera aretora egin zuen ibilbidea inguruan galaz jantzitako zaindariak eta mazolariak zituela.

"Euskal Herriaren zaindaria da Aralarko Aingerua fededunentzat eta ohitura horri ateak irekitzen segitzeko asmoa dut", azaldu du Asiron alkateak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!