“Nerabeen psikologia ezagutu beharra du irakasleak”

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 5a

“Nerabeekiko lana irakaskuntzan” ikastaroa antolatu du UEUk Iruñean apirilaren 14tik maiatzaren 5era. Ane Ablanedo irakaslea izanen da gidaria.

Ane Ablanedo, Bigarren Hezkuntza eta unibertsitateko irakaslea Iruñean eta Baionan, Psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua da. Bera izanen da gidaria ikastaro honetan. Nerabeekin aritzen diren irakasleek duten eta eduki beharko luketen formazioaz arituko dira ikastaroan, besteak beste, Ane Ablanedok azpimarratu duen bezala: “Ikasketa-prozesua osatzen duten gainerako etapetan ez bezala, Bigarren Hezkuntzan aritzen garen profesionalentzako formazioak ez du kontuan hartzen gure ikasleen psikologia ezagutu beharra. Irudi lezake jada jende “helduarekin” ari garela, pertsona bilakatzeko prozesuaren gorabeherek desorekatzen ez dituztenak. Horrela, traturako zailenetakoa den adin honetako gazteekin lan egiten dugunok hutsune handia sumatzen dugu hain ezinbesteko eta garrantzitsua den honetan: harremanetarako eta elkarbizitzarako gaitasunean. Ikastaro honen arrazoia hutsune hori betetzea da, eta helburua, gelako ohiko egoera -batzuetan zailegiak- kudeatzeko prestakuntza ahalik eta praktikoena.”

Irakasle, hezitzaile eta gurasoentzat dago zuzendua ikastaroa. Denera 14 ordu izanen dira, ostegunetan,16:30etatik 20:00 etara, apirilaren 14tik aurrera eta maiatzaren 5 arte.

Informazio guztia ueu.eus web gunean aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!