Gurasoak ere ikasle

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 5a

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, guraso eskola eta Giza Eskubideen eta Zinemaren zikloa daude.

Guraso eskolak aurrera jarraitzen du, gaur, oldarkortasunaren inguruko konferentzia. Blas Campos pedagogoak eskainiko du, gaztelaniaz. Hitzaldia Zabalguneko Civivoxean izanen da, arratsaldeko seietan, doan. Entzumen desgaitasuna dutenentzat egokituta egonen da.

Gaur ere, seiak eta laurdenetan, Ventura Ruiz narratzaileak ipuinaren ordua eta are gehaigo saioan parte hartuko du. Mendillorriko liburutegian Zapata gorriak ipuina kontatuko du, euskaraz. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta, muxutruk.

Kondestableko Civivoxean, gaur ere, Neska berriak, 24 orduz, GITE elkarteak antolaturiko Giza Eskubideen eta Zinemaren zikloaren barruan. Prostituzioaren inguruko lana da. Mabel Lozano zuzendaria bertan izanen da.

Joaquin Maya musika eskolan aurre matrikula egin daiteke 010 telefono zenbakira deituta eta www.pamplona.es webgunean, apirilaren 14 arte. 2016an zazpi urte beteta edukitzea eta Iruñean erroldatuta egotea dira baldintzak. Plazak zozketaz esleituko dira.

Bihar, asteazkenarekin, arratsaldeko zazpietan, Ingurumen Heziketarako Museoko Iraunkortasun gelan, hitzaldia,  AHT Gelditu Elkarlanaren eskutik. Abiadura handiko Trena: irauten duen proiektu ez beharrezkoa. Sarrera, doan.

Eta zazpi eta erdietan, Gazteriaren Etxean, Neska berriak, 24 orduz, GITE elkarteak antolaturiko Giza Eskubideen eta Zinemaren zikloaren baitan. Doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

zortzietan, Antzerki Aroako azken emanaldia, Antzerki Eskolan. Rude Teatrok 35 hizkuntzetara itzulitako Yasmina Reza idazle frantziarraren Arte antzezlana taularatuko du, euskaraz. Sarrerak, zortzi euroan, bost ikastetxeentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!