Etxebizitzaren defentsan 'Alternatiba besarkatu' eguna eginen dute igandean Txantrean

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 4a

Gazte Mugimenduak egin du deialdia, eta Etxe Kaleratzeen Plataformaren babesa izan du. Etxebizitza eskubidea babestea eta alternatibak eraikitzea dira ardatzak.

Goizeko 11:00etatik ekinen diote egunari: txikientzako gunea muntatuko dute, Felix plazan. Txokolatea, jolasak... etxeko txikienek izanen dute zer gozatua.

Ostean, 12:30ean, kalejira eginen dute, eta hor ere ez da festa ukitua faltako; izan ere, txarangaren laguntzaz eta mozorroak jantzita hartuko dituzte kaleak.

Bermut orduan, 13:15ean, hain justu, Goizueta kalera joanen dira, eta ekitaldia eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!