Azoka eta jardunaldien helburua ekonomia solidarioa indartzea eta ikusaraztea da, bultzatzaileek diotenez. "Krisi egoera honetan hazten ari den errealitate sozioekonomiko honek bere jardunaren bitartez erantzun errealak ematen ditu sektore ezberdinetan, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, merkataritzan, kontsumoan edo finantza sektorean, beti ere, errealitate integral, ekonomiko, sozial eta ingurugiroaren errespetuan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bitartez". Horrela definitu dute ekonomia solidarioa.
Gainera, Ekonomia Solidarioari buruzko IX. Nazioarteko jardunaldiak gauzatuko dituzte, Kapitalismoa edo bizitza: ekonomia feministaren ikuspegia lelopean. Bertan, ekonomiari buruzko ikuspegi ezberdinen inguruko gogoeta egitea da antolatzaileen asmoa, "ikuspegi inklusibo, solidario eta generokoa" kontua izanda.