Erroldan eta erregistroan gestioak egiteko hitzordua eskatu beharko da

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 22a, 09:05
Argazkia: Iruñeko Udalaren webgunetik egin daitezke kudeaketak.

010 telefonora deituta edota www.pamplona.es webgunera sartuta har daiteke ordua.

Kondestableko udal erroldan eta erregistroan gestioak egiteko hitzordua eskatu dezakete herritarrek jada. 010 telefono zenbakira deitu beharko dute, edota pamplona.es webgunera sartu.

Derrigorrezkoa izanen da hemendik aurrera ordua hartzea. Hala, "behar bezala" banatu nahi dituzte baliabideak. Herritarrentzako "itxaronaldi luzeak" ekiditea dute xede.

Urteko egun guztiak eta euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke ordu hartzea, edozein unetan.

Aste honetarako jada 52 herritarrek hartu dute aldez aurreko ordua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!