Txantreako gazte euskaltegia abian

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 18a, 15:52
Aitor Castillo eta Irati Tapiak honen berri eman digute Irrintzi Plaza saioan.

Bihar goizeko 11:00etatik aurrera hirugarren saioa eskainiko du Txantreako Gazte Mugimenduak antolatutako euskaltegiak.

Larunbat goizean eskaintzen ditu klaseak Txantreako Gazte Euskaltegiak Auzotegi Kultur Elkartean. Euskarara hurbildu nahi duten guztientzako euskaltegi irekia eta doakoa da. Hasi berrientzako eskolak dira eta ahozko hizkera indartzea dute helburua.  

Orain arte eginiko lehen bi saioetan Irubide Institutuko ikasleak izan dira partehartzaile gehienak, ekimenaren sustatzaileek adierazi dutenaren arabera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!