Sorkuntza zentroa bilakatu nahi du Geroa Baik autobus geltoki zaharra

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 14:01

Alde Zaharreko autobus geltoki zaharra erreferentziazko kultur gune bat izan dadin lan eginen du Geroa Baik gainerako udal taldeekin batera.

Sorkuntza zentro bat izatea nahi dute. Alde Zaharreko autobus geltoki zaharra erreferentziazko kultur gune bat izan dadin lan eginen du Geroa Baik gainerako udal taldeekin batera.

Pausoka bilakatu nahi dute orube hori kultur gune. Hasteko, epe laburrean gazte kreatiboak elkartu eta artea elkartrukatzeko toki izanen litzateke. Etorkizunean Bilboko Alondiga izatera iristeko aukera legoke.

Udalaren egoera finantziazioa zein den ikusita, geltoki zaharra inbertsio txikiarekin egokitzea da Geroa Bairen planteamendua. Ondoren, etorkizunean zer eta nola sortu nahi den erabakitze izanen da erronka. Bideragarria izanen den plana osatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!