Berrehun lagun batu dira Iruñean errefuxiatuei babesa azaltzeko

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 20:47
Gaurko mobilizazioa Iruñean. Arg: ELA sindikatua.

Europako Kontseiluak bihar izanen du aztergai Europako Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa. Aurkako botoa eman dezan eskatu diote estatuari bildutakoek.

Errefuxiatuei babesa adierazi eta Turkia-EB ituna kritikatzeko, mobilizazioa deitu dute gaur Iruñean CCOO eta UGT sindikatuek. Arratsaldeko 18:30etan, euripean, berrehun bat lagun bildu dira Merindadeen Plazan, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean. “EB-Turkia akordioari ez, giza eskubideak guztiontzat Europako Batasunaren” eta “Orain inoiz baino gehiago, ongi etorri. Bidaia segurua” zioten pankartak  erakutsi dituzte parte hartzaileek.

Mobilizazioan ordezkari politiko eta sindikal ugarik hartu dute parte. Haien artean María Chivite (PSN-PSOE); Bakartxo Ruiz, David Anaut eta Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu); Koldo Martínez, Unai Hualde eta Virginia Alemán (Geroa Bai); edo Mikel Buil (Podemos-Ahal dugu), besteak beste.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!