'Euskarari gorazarrea', Pello Iturriaren liburuaren aurkezpena gaur, Zaldikon

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 20:56
Pello Iturria, Estafeta kaleko bere botikan. Arg: Ze Berri? aldizkaria.

Estafeta kaleko botikaria Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da duela 22 urte. Lan honetan euskararekin lotutako bere bizipenak bildu ditu atal laburretan.   

Pello Iturria Sarasibar, uhartearra 25 urte zituela euskara ikasten hasi zen.

Farmazialari Euskaldunen Elkarteko sortzailekidea eta presidentea izan da eta elkarte honek

FEUSE farmaburua saria jaso zuen duela bost urte, euskararen alde eginiko lanarengatik.  

Beste sari bat hartu du berriki, 2015eko bukaeran: Nafarroako Farmatzilarien Elkargoa Ofizialak “esker ona” saria eman dio 20 urtez bere aldizkarian euskarazko artikuluak plazaratzeagatik. Kolaborazio ugari egiten ditu komunikabide desberdinekin. Irrintzi Plaza saiora, esate baterako, hilabetean behin etortzen da.

 Bestalde, Farmazia Hiztegia-ren egileetako bat da, eta 2004an "Kanabisaren alderdi desberdinak eta ezaugarriak" liburua plazaratu zuen.

 Zaldiko Maldiko ekitaldia irekia izanen da, 20:00etan hasita eta Kike Diez de Ulzurrun arituko da aurkezle lanetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!