“Eskutitzak”, maitasun debekatua, maitasun amaigabea.

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 16:53

Gerra garaiko amodio istorio bat gaur Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan, Antzerki Aroa programazioaren baitan.

Azkoitia,1936ko uztaila. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerrra Zibila lehertuko da.Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiez gain, maitasun hau oztopatuko duten hainbat eragozpeni aurre egin beharko diote. Lortuko ote dute elkarrekin egotea?

Obra honen berezitasuna, istorioaren erakargarritasunaz gain, zinea antzerkian barneratzen dela da. Antzezlaneko hainbat eszena aurrez grabatutakoak dira eta istorioaren narratiban integratzen dira proiekzioen bidez, emaitza original eta magiko bat lortuz.

Izar Films & Itzel Antzerkia taldea.

Zuzendaria: Izaskun Arandia.

Aktoreak: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide, Aiora Sedano, Iosu Florentino.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!