Berri Txarrak eta Ken Zazpi taldeak Tres Sesenta Jaialdian

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 16a, 12:43
Berri Txarrak taldeko musikariak.

Xoel Lopez, La Moda, Belako eta Ciclonautas taldeak ere ariko dira Tres Sesenta musika jaialdiaren bosgarren edizioan. Ekainaren 11 eta 12an izanen da eta sarrerak salgai jarri dituzte jada.

Berri Txarrak, Belako, La Moda, Ciclonautas, Monte del Oso eta DJ Goo izanen dira Tres Sesenta musika jaialdiko bosgarren edizioko lehen eguneko kontzertuak. Ekainaren 10an ariko dira horiek guztiak. Hurrengo egunean, ekainaren 11n alegia, Xoel Lopez, Ken Zazpi, Maga, Grises, Baobabs Will Sestroy Your Planet eta Edu Anmu Dj izanen dira. Ciudadelan izanen dira kontzertuak aurreko urteetan bezala.

Salgai jarri dituzte dagoeneko sarrerak. Abonu bereziak eros daitezke. Hala, bi egunetarako 25 euroren truke eskura daitezke sarrerak. Baina prezio hori sarrera kopuru mugatuek izanen dute. Horiek salduta, 30 euroan eros daitezke aurretik eta takilan 35 euroan. 8.000 lagunentzako tokia izanen da kontzertuetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!