Ekintzaileak eta ziurgabetasuna

Ainhoa Urretagoiena 2016ko martxoaren 16a

Ekintzailea bazara, zure ametsa egi bihurtzen saiatzen ari zara. Ondo dakizu zer den gizarteari eskaini nahi diozuna eta ilusioz ekiten diozu bideari. Hasiera horretan seguru egotea lagungarria da oso baina bidean zailtasun eta ziurgabetasun ugari topatuko dituzu

Aurrera egiteko hainbat gako daude: zure indarrak zeintzuk diren ikusteko gaitasuna izatea, hobetzeko duzun hori onartzeko apaltasuna eta aurrera egiteko ausardia izatea. Coaching prozesu batek, zure identitatea indartzen lagundu ahal dizu, baita zure balore pertsonalak negozioarekin lerrokatzen edo eta behar dituzun ekintza ezberdinak diseinatzen ere.

 

Esperientzia asko edo gutxi izan, garbi dago, horrelako lanetan bazabiltza, zalantza zure bidelaguna izan ohi dela. Batzuetan, etorriko denaren kuriositateak motibatzen laguntzen zaitu; eta, besteetan, ziurgabetasun horrek beldurra eragiten dizu, lekutik mugitu ezin uzten zaitu. Ziurgabetasunaren bi aldeak dira lagungarriak aurrera egiteko, batak ilusioa pizten dizun bitartean, besteak arduraz jokatzen baliatzen zaituelako.

 

Hausnarketarako tarte bat hartzea proposatzen dizut oraingoan. Coaching Transformazionalak ekintzaileek kontuan hartu beharreko honako aspektuak jorratzen ditu:

 

  • Zure bokazioarekin konektatu: hasi berri duzun proiektuan sinestu eta aurrera eramateko gai zarela jakitea ezinbestekoa da. Zure bokazioarekin seguru egon.

  • Ekintzak: ziurgabetasunaren bidean etorri daitezkeen erreonkei aurre egiteko kapaz zarela pentsatu behar duzu, zure ametsak errealitatera ekartzen eta ekintza konkretuetan gauzatzen.

  • Berritu: zure estilo propioa topatu behar duzu, gauzak modu berrietan egiten ausartu eta merkatuak eskatzen duenera moldatzen ere ikasi behar duzu.

  • Espezializazioa: inguruak behar duen horretara irekita egon behar zara.

  • Networking gehiago: zeintzuk dira zure aliatuak? Harremanetarako duzun gaitasuna landu behar duzu eta behar denean, laguntza eskatu.

  • Begirada sistemikoa: zure proiektua kanpotik ikusteko gaitasunean datza, zati eta atal guztiak dira garrantzitsuak eta elkarren artean konektaturik daude.

  • Helburu gorena: gizarteari eskaini nahi eta ahal diozun hori gogoratu egunero eta ematen dituzun pausuetan jarri behar duzu.

 

Ez utzi ziurgabetasunak zure bidea oztopatzen eta ausar zaitez zure ikuspegia aldatzen.

 

Zure negozioa aurrera ateratzeko zailtasunak badituzu, edo eta aldatzeko garaia dela sumatzen baduzu, lan bila bazabiltza edo proiektu garrantzitsu bat esku artean baduzu, datorren ostiral goizean “Zu zeu, zure proiektua” tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitut, izena emateko idatz iezadazu ainhoa@bainoa.com helbidera edo deitu 848 472 821 telefonora. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!