Pobrezia energetikoa jasanezina eta onartezina dela salatu du Martes al Sol ekimenak. Oinarrizkoa da argindarra eta gasa etxebizitza guztietara iristea. "96.000 familia daude Nafarroan pobrezia energetikoan", salatu dute Gobernuaren egoitzaren parean. Nahiz eta protokolo zenbait sinatu dituen Gobernuak Gas Natural eta Iberdrola enpresekin, energia eredu berri baten aldeko mugimenduak egin behar direla nabarmendu dute.