Iruñeko Orfeoia zortzi orkestra handirekin ariko da aurten

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 15a, 13:09

San Petesburgoko Orkestra Filarmonikoarekin, Cadakesheko Orkestrarekin eta Teresa Carreño Orkestrarekin ariko da. Donostiako musika hamabostaldian ere parte hartuko du Orfeoiak.

Iruñeko Orfeoia aurten zortzi orkestrarekin ariko da kontzertuak eskaintzen. Nafarroan, Espainian eta baita beste zenbait herrialdetako hirietan ere.

Obra handiak, orkestra handiak… urtea kalitatezkoa izatea aurreikusi du Igor Ijurra zuzendari artistikoak. Erronkak ere izanen dituzte, besteak beste San Petesburgoko Orkestra Filarmonikoarekin izanen direlako Ibermusika zikloan Madrilen. Cadakesheko Orkestra eta Teresa Carreño Orkestrarekin ere ariko dira. Donostiako musika hamabostaldian ere parte hartuko dute eta Nafarroan ere zenbait kontzertu eskainiko ditu Orfeoiak.

Londresen eta Parisen ikuskizunak eskaini zituen Iruñeko Orfeoiak iaz. Aurten, izen handiko hiri horietan ez dira izanen, zaila delako urtero-urtero halakoak lotu ahal izatea.

150 urte bete zituen iaz Iruñeko Orfeoiak. Urte berezia izan zen. Ospakizun ugari eta zita berezi hainbat izan zituzten. Balantze positiboa egin du Ijurrak. Aurten gainera aldaketa izan da Orfeoiko zuzendaritza taldean. Izendatu berri dituzte presidentea, Daniel Sanchez eta gerentea, Jose Andres Palacios. Programazioan baina, aldaketa askorik ez dela igarriko esan du zuzendari artistikoak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!