Lutxo Egia idazleak hitzaldia eskainiko du gaur Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 15a

Argazkia: Lutxo Egia.

Euskaraz Bizi astearen ekimena da. Juslarrotxan izanen da, 18:00etan.

Idazlea da Lutxo Egia, eta euskararen aldeko ekintzailea. Iaz, Transitoak performancearen bidez, euskaraz edota ingelesez baino ez zen bizi izan, gaztelania alboratuta.

Berria egunkarian, Gorka Erostarbe kazetariak egindako artikuluan eman zuen Egiak ekintzaren berri.

"Erdaldun ezezagun batzuk ukoa ikusten ari dira nire portaeran. Ez omen diet espainolez hitz egin nahi. Ni, aldiz, ukatu barik, eman eta eman ari naiz. Euskara ematen ari naiz. Alde ederra dago...". Hausnarketa egin zuen performancea egin berritan.

Gaur, Arrotxapean izanen da idazlea, 18:00etan, Juslarrotxan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!