Kale nagusian dago eraikina, 31. zenbakian, hain zuzen ere, eta errenazentista da, nahiz eta XVII. mendean txertatutako elementu barrokoak ere badituen.
Ia-ia erabilpenik gabe egon eta gero, berriz herritarren eskura paratu nahi du udalak.Orain, bi hilabete emanen dituzte lehenengo zaharberritze lanak egiteko. Aurrerantzean, bigarren faseari ekinen diote.