Txantreako Maria Auxiladora ikastetxe ohia auzoko elkarteen esku jarriko du udalak

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 14a

Argazkia: Txantreako Maria Auxiliadora zentroa (Salesianas).

Hitzarmena sinatu du Iruñeak Txantreako hainbat eragilerekin, Salesianas eraikina erabili ahal izateko. Kudeaketa Batzorde batek eramanen du zentroa hemendik aurrera.

Gizarte Ekimeneko Auzo Zentroa izanen da orain arte erabilpenik ez zuen lokala. Gainera, behin behinean, auzo unitatea ere bertan kokatuko dute, behin betikoa guztiz atondu arte.

940 metro karratuko bi solairu dauzka eraikinak, 300 metro karratuko antzeztokia eta 3.000 metro karratuko bi patio.

Eragile andana

Makina bat kolektibo daude proiektuan: Siñar Zubi, Arturo Kanpion, TX Bizi, Arga Auzo Elkartea, Cenma, El ropero eta Erraldoien Konpartsa. Aurrerantzean, talde gehiago ere sartu ahalko dira.

Goizeko 08:00etatik gaueko 22:00etara egonen da zabalik, astelehenetik larunbatera. Udalak bere gain hartuko ditu mantenu lanak, eta ekimen kulturalak eta aisialdiarekin lotutakoak erabili ahalko dute, bai unean uneko aktibitateak, bai eta jarraikortasuna dutenak ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!