Olite zinemak berriz irekitzea aztertuko du Saidek

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 11a, 08:51
Argazkia: Carlos III. zinema aretoa itxi berri dute. / saide.es

Iruñeko Udalarekin bilera egin du enpresak, Carlos III zinemak itxi ostean. Olite aretoa irekitzeko aukera ere jarri du mahai gainean, beti ere sektoreko enpresaren bat interesatuta egonez gero.

Carlos III. zinemaren itxierak sortutako kalapita baretu nahi izan du udalak, eta, horregatik, egoera bere onera ekartzen ahalegindu da, Iruñeko erdigunea pantaila handirik gabe gera ez dadin. Fruitu askorik ez du eman, baina, bilerak.

Batetik, Carlos III. behin betiko amaitu dela baieztatu dio Saidek; izan ere, publiko gutxi zegoela eta sektorearen krisia medio bideragarria ez dela adierazi du. Badaude bestelako irakurketak, aldiz: merkatal gune gisa ekonomikoki errentagarriagoa litzatekeelako saldu duela diote askok.

Gainontzeko aukerei ere so egin diete, bestetik. Tartean, Olite kaleko zinemak berrirekitzeari. 2014an jarri zuten giltzarrapoa; orain, sektoreko enpresaren batekin hitzarmena lortu gero, zabal ditzakeela iradoki du Saidek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!