Berdintasunaren bidean...non gaude gizonok?

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 9a, 19:56

Gora Iruñea plataformak eraso sexisten aurka antolatutako jardunaldietan, heldu den larunbat goizean soilik gizoneentzat den tailer bat eginen dute. Gizonenea taldeko Jabi Arakama izanen da gidaria.

Jaiak aske gozamenez bete kanpaina antolatu du Gora Iruñea plataformak. Otsailetik uztailera bitartean hainbat jarduera burutzen ari dira hilabetean behin.

Jarduera guztiak euskaraz eta izena emateko beharrik gabe, antolatzaileek azaldu zuten bezala: "Gaur egungo gizartearen sistema heteropatriarkalari lotutako gai ugari jorratuko dira, eta horiek zein eragin duten eguneroko harremanetan eta, bereziki, festa giroko harremanetan". 

Saioa Iruñeko Kondestable jauregian eginen da 10:00 eta 13:30 artean.

Jabi Arakama gurekin izan da Irrintzi Plazan saio honen inguruko informazioa ematen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!