Hamar urteren ostean, oholtzara igo dira berriz Berri Txarrak, Bide Ertzean, Kashbad eta Balerdi Balerdi taldeetako kideak, batera sortutako Peiremans proiektuarekin. Oraingo honetan, Peiremans+ bataiatuta.
Gustua hartu diote berriz ere tabladuari. Izan ere, bira txiki baten ostean, lan berriaren aurkezpenari ekin diote orain.