Oinazetako Ama Birjina, kandela dorrerik gabe

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 8a

Eraberritze lanetan ari dira kaltetuak zeudelako zenbait zutabe.

San Lorenzo elizatik Katedralerako bidea ohi baino 15 minutu lehenago eginen du Oinazetako Ama Birjinak. Kontrako bidea ere lehenago eginen du martxoaren 25ean. Gauerdian izan ordez, 22:30ean izanen da. Aurten gainera kandela dorrerik gabe eginen du ibilbidea. Ontze lanetan ari dira. 200 kilotik gorako pisua duten dorreak kalteak jasan dituzte eta segurtasuna zalantzazkoa zelako egokitzen ari dira. 1.600 euro bideratuko dituzte lan horietarako eta 45 egunetan eraberrituko dute.

Udaleko ordezkariek Aste Sainduko prozesio horretan parte hartu nahi badute modu pertsonalean eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!