Hitzarmena sinatuko du bihar Iruñeko Udalak Ipes Elkartearekin bilduta duten material guztia Erraldoien Txokoan kokatzeko.
Iruñeko Udalak iaz 25.500 euroko diru-laguntza eman zion, aurreko urtean bezainbeste, baina 2013an baino %19 gutxiago. 2012ra arte Ipesek Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jasotzen zuen. Laguntzen murrizketen ondorioz elkarteak ezin du gaur egun ordaindu Teileria kalean duen egoitzaren alokaera.