Alde Zaharreko taberna tipikoen arteko bat izan da Baserri. Itxi egin dute duela zenbait egun. San Nicolas kaleko 32. zenbakian kokatua 1963an ireki zituen ateak. Pintxoak eta elikagai tradizionalez osatutako menuak eskaini ditu urteotan. Pertsiana bota du baina, Iruñeko taberna historiko horrek.