Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa garatu du Kontseiluak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan. Xedea: "hizkuntza aniztasuna babestea, bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko".
Talde zientifiko batek zehaztu du protokoloa, eta abenduan aurkeztuko dute. Nolanahi ere, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Donostia 2016ko kultur arduradun Xabi Payak hitzaldiak emanen dituzte protokoloa zertan den azaltzeko, bai eta eragileei azaltzeko ekarpenak nola egin ditzaketen ere.
Gaztelaniaz izanen da.