Erronka feministak eta politikaren eraldaketa

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 3a, 11:14

Erronka feministak eta politikaren eraldaketa hitzaldia eskainiko du gaur, ostegunarekin, Mari Luz Esteban antropologoak, Civivox Kondestable aretoan, 19:30ean.

Nafar Ateneoak haren webgunean eman du hitzaldiaren berri. Azken hamarkadetan, hemen eta hemendik kanpo ere, subjektu politikoa eta baita jarduera politikoa ere ulertzeko modu berriak sortu dira. Hitzaldi honetan, aldaketa prozesu horretan mugimendu feministan sortu diren eta feminismoak sorrarazi dituen egoera eta erronka berriei buruz arituko gara.

Mari Luz Esteban Gizarte Antropologia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean egun, Medikuntzan ere lizentziatua da (EHU/UPV) eta familia plangintzan lan egin zuen. 1980 urteaz geroztik mugimendu feministan baitan lan egin du. Gaur egun Marienea-Basauriko Emakumeen Etxeko partaidea da.

Ikertu dituen arloak: generoa, osasuna, gorputza, emozioak/maitasuna….

Argitalpen ugari du gai hauen inguruan, besteren artean aipatuko ditugu artikuluen artean: El estudio de la Salud y el Género: las Ventajas de un Enfoque Antropológico y Feminista, 2006; eta Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: los cuerpos como agentes 2009; eta liburuen artean: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio, 2004; eta Crítica del Pensamiento Amoroso, 2011.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!