Daniel Sanchez da Iruñeko Orfeoiko presidente berria

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 2a, 10:41

Gehiengoz aukeratu dute Sanchez presidente Bazkideen Asanblada Orokorrean bart.

Daniel Sanchez izanen da asteartetik aurrera Iruñeko Orfeoiko presidente berria. Hala erabaki zuten Bazkideen Asanblada Orokorrean. Gehiengoek egin zuten Sanchezen alde.

2015eko kontuak aurkeztu zituzten astearteko batzarrean eta onarpena emanda zuzendaritza berria  aukeratu zuten. Orain arte Joaquin Jabat izan da Orfeoiko presidente eta aginte makila eman zion Daniel Sanchezi. Javier Elio izanen da presidenteordea orain arte bezala eta idazkariak ere karguan segituko du, Marian Ederrak. Itziar Etxeberria Aldunate eta Cristina Garcia Rabasa izanen dira batzarreko nobedadeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!