Gehiegizko taberna kopurua eta hornidura falta dira Alde Zaharreko auzokideen kexak

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 2a

Liburutegia larunbatetan ere irekitzea; San Frantzisko eskolako jolastokian aterpea jartzea; eta kiroldegi bat zabaltzea dira Alde Zaharreko premiak, hirugarren auzo bilkurako ondorioen arabera.

Herritarren parte hartzea. Hori da udalak zabaldu berri duen bidea. Auzo bakoitzean zinegotzi arduradun bat izendatu du; Alde zaharraren kasuan, Alberto Labarga. Auzokideen behar eta kexen berri jakin behar du, eta horretarako tresnak: auzo bilkurak. Hirugarrena egin zuten atzo Civivox Kondestablen. Ehun bat lagun izan dira hitzorduan, tartean, Joseba Asiron alkatea.

Tabernek sortutako iskanbila izan da gai izarretako bat; indarrean dagoen legedia betearazteko eskatu diote udalari. Kirol instalazioak zabaltzea ere egon da bertaratutakoen ahotan; eta, maila apalago batean, aparkalekuak izan dituzte mintzagai.

Informazioa jasota, orain udal taldeak modelatu beharko ditu bildutako eskaerak eta kexak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!