"Adarretatik zintzilik" Giltxitxaro taldearen ikuskizuna gaur Irrizikloan

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 2a, 11:49
Giltxitxaro taldeko antzezleak: Galder Perez eta Ane Zabala.

1975. urtean jaiotako lagun biren komeriak ekarriko dizkigute Galder Perez eta Ane Zabala aktoreek Nafarroako Antzerki Eskolara, gaur, asteazkenarekin, 20:00etan.  

 

Iruñeko Udalak antolatutako "Irriziklo" kultur egitarauaren barruan, Adarretatik zintzilik lana ikusi ahal izanen dugu. 

Ume zirela, 80ko hamarkada Euskal Herrian bete-betean pairatu zuten. 90etan gaztetu ziren eta 2000 efektuari aurre egitea lortu zuten. Jogurt potoak hari batekin lotuta lagunekin berba egiten zuten aspaldi eta, gaur egun, sare sozialetan galdu egiten dira. 40 urte bete berri duten pertsonaia bi krisian bizi dira: senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? Komedia hau laugarren paretarik gabeko komedia sentimentala da eta kronika nostalgikoa. Ziria noraino sartu diguten konturatzeko berrogei urte bete behar izan dute batzuek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!