Lau garbiketa arlotarako esleipenak eginen ditu udalak. Oinarrizko Hiriko Garbiketarako, Programatutako Hiriko Garbiketarako, Hiriko Garbiketarako eta Bestelako Lanetarako eta Derrigorrezko Garbiketetarako. Hitzaldiak eskainiko dituzte, eta horietan azalduko dute zertan datzan bakoitzak.
Enpresa txikiek ere udal kontratuak lortu ahal izatea nahi dute, esaterako, iturrien edota urmaelen garbiketan. Martxoaren 22an onartuko du behin betiko testua.