Espetxeraino iritsiko den billabesa linea bat eskatu du Geroa Baik

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 1a

Argazkia: Iruñeko kartzela, Santa Maria muinoan.

Iruñeko udalbatzan eztabaidatuko du gaia, Mankomunitatea hiri garraioa "birpentsatzen" ari delako. Egun ez dago espetxera garraio publikoan joateko aukerarik. Salhaketa elkarteak aspaldi salatu zuen egoera.

"Herritarren aspaldiko eskakizuna" da hiri autobusa Santa Luziako muinoan dagoen presondegiraino iristea, Geroa Bairen aburuz, eta, horregatik, 10. linea, egun Belosotik Orkoieneraino doana, espetxeraino gerturatzea du xede.

Hirugarren graduan ateratzen diren presoen -goizean irten eta gauean bueltatzen direnen- mesederako izanen litzateke garraioa, bai eta presoen senideen eta bertako langileen onerako ere, alderdiaren ustetan.

Bestalde, N8 linea ere aldatzea galdegin du Geroa Baik, Santa Maria la Realetik pasa dadin, gaueko zerbitzurik ez daukan "auzo gutxienetako bat" da-eta.

Ez da eskaera berria

Geroa Baik eraman du orain gaia udalbatzara, baina ez da argitara atera berri den polemika. Kartzela eraiki zenean, askok salatu zuten urruti zegoela, eta presoak "are isolatuago" uzten zituela. Esaterako, Salhaketa Presoen Aldeko Elkarteak elkarretaratzeak egin ditu, billabesa zerbitzua aldarrikatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!