Eraikina suspertzeko eta eraberritzeko plana jarri die mahai gainean Iruñeko Udalak bart gainerako alderdiei: Iruñeko autobus geltoki zaharra erabilera askotariko gunea bilakatzea da xedea. Energia berdea ardatz izanen duen egitasmoa da Geltoki izenekoa. 6 milioi eta erdi euroko inbertsioa aurreikusi dute plan hori aurrera eramateko eta Europako finantziazioa ere izanen du proiektuak.
Martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditu ideia guztiak udalak. Izan ere, 5 milioi euro etor litezke Europako programa batetik, hau da, inbertsio guztiaren %80. 3 urteko epean geratu beharko litzateke egina eraikinaren berregituraketa.