Aste santuko oporretan haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 26a

3 eta 12 urte bitarteko haurrak Iturramako ikastetxe publikoan egon ahalko dira. Izen ematea martxoaren 3tik 11 bitarte egonen da irekita, 010 telefono zenbakira deituta.

Martxoaren 29an, 30ean, 31an eta apirilaren 1ean egonen da zerbitzua martxan.

07:45etatik15:30era egonen da zabalik eta euskarazko eta gaztelaniazko taldeak eginen dituzte, beti ere, gutxieneko haur kopurua egonez gero. Lau egunetarako egin beharko da inskripzioa, ez egun solteetarako.

Bazkaltzera geratuz gero, 14:30ean eta 15:30ean atera ahalko dira umeak; bestela, 13:30ean.

64 euro izanen dira jantokiarekin eta 36 jantokirik gabe.

Sartzeko ordua malgua da: 07:30etatik 09:30 bitarte joan daitezke haurrak. Familia bereko bi haur joanez gero %10eko deskontua eginen dute.

Errenta txikiena dutenentzat diru laguntzak izanen dira. Irñean erroldatuta egon beharko dute zerbitzua erabili nahi dutenek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!