Batasunaren Pribilegioaren egunean Ohorezko Zapia jasotzen duen pertsonak hurrengo urteko Txupinazoa botatzea. Hala izan dadin, zuzenketa aurkeztuko diote Protokolo Ordenantzaren zirriborroari. Nolanahi ere, Iñaki Cabases zinegotziak azaldu duenez “garrantzi handirik gabeko” zuzenketa da, ordenantzak “hein handi batean” biltzen dituelako Geroa Baik egindako proposamenak.
Cabasesen arabera, Ohorezko Zapiaren hartzaileak, eta hartara Txupinazoaren jaurtitzaileak, “Iruñearen izena eta historia edertzen lagundu duen pertsona bat” izan beharko litzateke. Hura hautatzeko tenorean Udalbatzako gehiengo osoa aski izatea proposatzen du koalizio abertzaleak.
Zinegotziek prozesioetan erabili beharreko jantzien gainean, Cabasesek esan du “ordenu pixka bat” jartzea komeni dela: “Gakoa ez da zinegotzien galazko jantzien singulartasuna, baizik eta segizio osoaren singulartasuna. Segizio horretako kide guztien janzkera arauturik dago, eta inork ez luke ulertuko bakoitza nahi duen moduan janztea”.