Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko "pasabide segurua" eskatuko dute

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 25a

Orain inoiz baino gehiago, ongi etorri goiburuarekin manifestazioa izanen da larunbatean errefuxiatuei elkartasuna adierazteko.

Orain inoiz baino gehiago, ongi etorri goiburuarekin eta txaleko laranjak soinean manifestazioa eginen dute Iruñean ere errefuxiatuen alde. Europa mailako mobilizazioak izanen dira larunbatean, 100 hiritan baino gehiagotan. Elkartasuna helaraziko zaie euren bizia arriskuan jartzen ari diren pertsonei.

Pasabidesegurua izenarekin sare sozialetan ere elkartasun mezuak zabaltzen hasi dira. Elkartasuna adierazteaz gainera, Nafarroako Gobernuari eskaera ere eginen diote: Espainiako Gobernuak ezarri dituen mugak alde batera utzi eta erkidegoko ateak zabaltzeko errefuxiatuak ahalik eta azkarren hartzeko. Gogoratu dute, oraingoz, Italia eta Greziatik iritsi direla orain arte bi talde errefuxiatuekin.

Manifestazioa Udaletxeko plazatik abiatuko da eguerdiko 12etan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!