Abel Azkona: "Performance-aren parte izan da epailearen aurreko deklarazioa"

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 25a, 14:12
Abel Azcona justizia jauregian kazetarien galderak erantzuten. Arg:@AritzIntxusta

Pederasta obrarekin ez zuela inor iraintzeko asmorik esan dio epaileari artista iruindarrak. Auzia artxibatzea espero du.

Performance-aren parte bezala izan da epailearen aurretik pasa behar izana. Eta esan du Abel Azkonak, inor iraintzerik ez zuela nahi izan. Hasieratik iragarri zuen obrak kritika zuela helburu, eta era horretan egitea erabaki zuela bazekielako erreakzioak eraginen zituela.

Adierapzen askatasuna aldarrikatzera eta artista iruindarrari babes ematea zenbait herritar hurbildu da Justizia Jauregira. Azkonak berak esan du, artistak isilarazi nahi dituztela eroso ez dauden gaiak azaleratzen dituztenean.  "normaltasunez" erantzun ditu epailearen galderak ordubetez. Logikoena kasua artxibatzea litzatekeela uste du.

Fundamentalismo erlijiosoa kritikatzeko pieza egin zuela berretsi du Azconak. Eta erantzunik izan zuen. 2.000 lagun izan baitziren erakusketaren atarian otoi egiten.

Artsitak argi du segituko duela kritika soziala egiten bere lanen bidez. Hala, uneotan Tolosan du erakusketa bat. Emakumearen egunaren harira egindakoa da. Mexikon izan da bi hilabetez lan zenbait aurkezten eta Opus Deiaren inguruko egoera konkretuei buruzko lana prestatzen ari dela ere iragarri du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!