Otsailaren 11n erori zen, eta arriskurik ez dagoela egiaztatu ostean, orain ireki dute berriz.
Labriteko gotorlekua eta Media Luna aldea batzen ditu zubiak. 2010ean zabaldu zuten, 73,5 metroko luzera dauka, 700 kilogramo hartzen ditu metro koadroko, eta, ustez, 2.000 lagunek erabil dezakete aldi berean.