Iruñean saltzen da garestien ogia

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 24a, 13:21

Gainerako erkidegoekin alderatuta 10. da etxebizitza garestien zerrendan eta 12. alokairu garestienen artean. Hori bai, Higiezinen Gaineko Zerga txikiena duena da.

Bizitzeko hiririk garestienen artean dago Iruñea. 14. dago zerrendan. Etxebizitza bat erosteko esaterako 10. da, alokairu garestienen artean 12. eta elikagaiak erosteko ere ez da batere merkea: ogi barra bat erostea garestien ateratzen da Iruñean, 1,23 euroan. Gainerako hiriburuetan baino %46,71 garestiagoa da ogia hemen. Hori bai, Higiezinen Gaineko  Zerga merkeena duena da: 22,53 euro, bataz bestekoa baino %73,54 gutxiago. Kelisto.es webguneak egindako galdeketa baten emaitzak dira datu horiek.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!