'Erdaldun berrien kluba' antzezlana eskainiko dute gaur

Euskalerria Irratia 2016ko ots. 24a, 13:49

Zer da erdaldun berria izatea? Nola begiratu dakioke hizkuntzari genero ikuspegiz? Galderak plazaratuko ditu gaur Nafarroako Antzerki eskolan taularatuko duten lanak.

Erdaldun eta euskaldun berri izaeraz hausnar egiten du obrak. Baina ez bakarrik hori. Bestelako izateak ere gurutzatzen ditu. Horra sinopsia:

"Irantzuren klubean gutxi dira, lau katu. Eta ez dute sekula saririk jaso, ez dituzte telebistan aipatzen, ez elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldun berrien kluba delako eta erdaldun berri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da euskaldun berria izatea? Irantzu euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska bat da. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean. Euskararen gaiari emakumearen ikuspegitik heltzen dio hizkuntza-transmisioaren, emetasunaren edota genero rolen inguruko gogoeta interesgarriak gehitzen"

Olatz Pagaldai da antzezlea eta Idoia Etxeberria, aldiz, obraren egilea.

Nafarroako Antzerki eskolan eginen dute, 20:00etan, doan, Irrizikloaren baitan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!